BSB DONOSTIA: Zerbitzuaren luzaketa abuztuak 4a arte!

ZER DA OZTOPORIK GABEKO BAINUA?

Aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsonei bideratutako itsas bainuko programa, Kontxa eta Hondarribiko hondartzetan.



NORI ZUZENDUTA DAGO?

Gipuzkoako edozein adineko pertsonaz gain bisitan datozen aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsona orori bideratutako zerbitzua da.

ZEIN DA HELBURUA?


  • Hondartza egoera berdintsuan gerturatzea mugikortasun mugatua duten pertsonei.

  • Itsas bainuko laguntza erraztea.

  • Bizi kalitatea eta ongizatearen hobekuntzan laguntzea.

NOLAKOA DA ITSAS BAINUKO ZERBITZU INTEGRALA?

Aniztasun funtzionalean, ur-sorospen eta jarduera fisiko terapeutikoen formakuntza duten langile kualifikatuen esku burutzen da. Irisgarritasuna ahalbidetzeko laguntza teknikoak ziurtatzen ditu: Transferentzia gruak, buggiak, itsas bainuko osagarriak,

muleta bereziak, txalekoak, etab. Hondarrbian gainera, eguna pasatzeko leku bat dago, furgonetako zerbitzuaz gain (Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoaldea).

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK 2016

DONOSTIA

Uztailaren 1etik - 31era

Zerbitzuaren luzaketa abuztuak 4a arte


Asteartetik Larunbatera 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 (jaiegunak barne)

Goizeko 11:00tatik 14:00ak bitarte egongo gera




HONDARRIBIA

Uztailaren 15etik Irailaren 3era.


Astelehenetik Igandera 11:00etatik - 18:00era
(Jaiegunak barne)

HARTU ZURE HITZORDUA

Utzi zure datuak hurrengo formularioan eta zurekin jarriko gara harremanetan zure doako bainua erreserbatzeko. Halaber telefonoz edota emailez jarri zaitezke gurekin kontaktuan

DONOSTIA

943 433 680

HONDARRIBIA

651 902 666
DONOSTIA



HONDARRIBIA

KOLABORATZAILEAK